
Ingurune informal batean murgildurik ideiak garatzeko eta proiektuaren ildoak marrazteko espazio egokia.
4 lagunentzako mahai borobilaren bueltan imantatutako arbela den horma oso bat izango duzue eskura proiektua lantzeko.
Argazkiak errebelatzeko erabiltzen diren geletan bezela, errebelatzean, buruan kaptatutako ideiek formak hartzen dituzte txoko honetan eta giro atsegin honetan, errebelazio suerta daitezken ideiak azaleratzea oso posible da.
Inspiratzeko aparteko lekua. Besaulkietan eseri eta kanpoko ingurune berdeari begira, iritziak elkar aldatu nahiz eztabaidatzeko leku paregabea. Eztabaida horiek zuen eskura dauden ordenagailu portatil nahiz papelografoaren erabilerarekin aberats ditzakezu.
Bulegoetako mahaiak alde batera utzi eta egongelan egongo bazina bezala paisaiari begira arnasa lasai hartu eta oxigenatzeko aukera eskaintzen du txoko honek.
6 – 8 bat lagun inguru biltzeko aukera ematen duen mahai honetan dokumentuak elkar aldatu eta landu ahal izango dituzue, lantzen diharduzuen gaiak nahiz pantailan nahiz mahaia janzteko erabili ohi ditugun paperezko mahaizapian garatuz.
Bakarkako lana egiteko ere txoko atsegina da.
Bai bakarka edota bai taldean, era batera edo bestera lan egiteko toki atsegina da erabat erabatera.
Mugikorrak diren beirazko manparei esker, intimitatean lan egiteko aukera eskeintzen duen espazioa da berau. Bertan aurkituko duzue kañoia eta arbela digitala bideokonferentziak egiteko, aurkezpenak egiteko, … Argitasun handiko gela da, orain, zuen ideiak argitzeko erabilgarria izatea bakarrik falta da!