
Bilatzen ditugun moduko proiektuak, ez dira egunetik gauera agertzen, elkarlana eta garatzea eskatzen dute.
Horregatik, egun eskuartean edota buruan eduki dezakezun proiektu horretatik abiatu eta planteamendu anbiziosoago bat egiteko desafioari heltzeko prest bazaude, zatoz antolatuko ditugun 3 gosari bileratakoren batera.
Era berean, gosari bilera hauen bitartez bere izaera berritzaile horretan, horren irekia eta malgua izan nahi duen ekimen honen inguruan eduki ditzakezun zalantzak argituko ditugu.
| Eguna | Lekua
|
Ordua
|
Gaia
|
|
2011/09/27
|
Irun |
9:00 - 11:00 |
Langune, Hizkuntzen Industria Euskal Herrian, elkarteko zuzendari den Fernando Alanak kokapen geografikoagatik hizkuntzaren kudeaketak eragin berezia izan dezaken herri honek etorkizunean izan dezakeen garapen lerro baten inguruko aukerak agertzen dituen aurkezpen bat egingo du.
|
| 2011/10/06 | Ordizia | Ineustarreko zuzendari nagusi den Javier Caceresek gure ingurunuean ezagutza handia biltzen duten zenbait sektore tradizionaletan salto kualitatibo bat eman eta balio erantsi handiagoko produktuak sortuz, elkarlanean, horren globala den zientziaren industrian aritzeko egon daitezken aukerez hitzegingo du. Ponentziaren ostean bai aurkeztutako gai horren inguruan edota bai bertara hurbildutako pertsonek interesa duten gairen baten inguruan The Ten Million Project dimentsioko proiektuak irudikatzeko, amesten hasteko tailer bat egingo da.
|
|
| 2011/10/10 |
Tolosa
|
Minisorkutza banatuko sarea. Kultura, merkatu eta ekonomia bat. |