FAQ

Aurreko edizioko gosarietan lehiaketari buruzko zenbait galdera egin zizkiguten

Eta zuk baduzu ezer galdetzeko?

Utzi zeure galdera orrialde honen bukaeran edo idatz iezaguzu hona: gipuzkoaberritzen@innobasque.com

 

The Ten Million Project ekimenak sormenaren eta berrikuntzaren aintzatespen publikoa bultzatu nahi du Gipuzkoan pentsamolde berritzailea sustatzen duten eragile ekonomiko eta sozialen artean; era berean, horrelako proiektuak bideragarriak izateko babesak lortu nahi ditu.

Aurten aurkeztu da ekimena, eta proiektu/proposamen sorta zabala hartu nahi du bere gain.Bi ezaugarri hauek direla-eta, ekimenaren bultzatzaileek 4 gosari-bilera antolatu dituzte, eta egindako galderei erantzun diete haietan. Jarraian, gosari hauetan errepikatu diren galderak biltzen saiatuko gara.

 

EKIMENA:

Behin besterik ez da egingo edo urtero egiteko asmoa dago?

Lehiaketaren oinarrietan helburu handiak dituzten hainbat baldintza daude. Honelako proiektuek proposamen bat aurkezteko behar dena baino aurrerapen prozesu luzeagoa behar dute. Hasieratik ekimenak segida izango zuela jakiteak etorkizunean aurkeztu beharreko proiektuak sortzea eta prestatzea ekarriko luke.

Urtero deialdi bat egiteko asmoz sortu da, hasieran, ekimena2009rako beste deialdi bat egitea espero da, baina publikoak adierazitako erantzun eta interes mailaren mende ere badago hori.

PROIEKTUA:

Nolako proiektuen bila zabiltzate?

Lehiaketaren oinarriek ez dute zehazten zein proiektu mota bilatzen ari den eta nork aurkez ditzakeen proiektuak.

Zer bilatzen ari garen adierazteko, honako adibide hauek baliagarriak dira: “Gureak” katea edo Nicolas Negropontek hasi berri duen ekimena, “One child one laptop”. Ekimenek enpresa izaera edo gizarte izaera izan dezakete.  Proiektuak bere kabuz bideragarria izan behar duela dioen baldintzari dagokionez, zuzenean enpresa proiektuekin lotzen dugu; hala ere, “One child one laptop” ekimena ere bada adibide argia, lehen aipatutakoa.  Alegia, enpresa jarduera baten beharra duen ekimena, baina oinarri sozialak dituena.

Parte-hartzaileen profilari dagokionez, enpresen , unibertsitatearen, gune teknologikoen edo pertsona fisikoen eremutik datorren edozein ideiak izan dezake saria jasotzeko aukera.

Tamaina

The 10MP izena bilatzen ari garen proiektuen tamainaren isla da -beldurra eman dezake tamaina horrek-.

Askotan egunerokotasunak ikus-eremua mugatzen digu. Itxuraz hain helburu handiak ez dituzten proiektuak lurraldearentzako proiektu interesgarri izan daitezke, landutako eta menderatzen dugun aldea osotasunaren zati bat dela kontuan hartu behar dugu-eta. Horregatik, hain helburua handiak ez dituzten proiektuak dituztenak zati hori zer “osotasun”aren barne egon daitekeen pentsatzera eta haien proposamenak aurkeztera bultzatu nahi ditugu; izan ere, osotasun hori Gipuzkoa Berritzenek ordezkatzen duen sarearen bitartez defini daiteke.

Zer garapen maila eskatzen zaie ideiei eta proiektuei?

Ez dago proiektuak aurkezteko fitxa-eredurik; eta beraz, gerta daiteke aurkeztutako proiektuek oso garapen maila ezberdina izatea.

Fitxa-eredu batek lehiaketara aurkez daitezkeen proiektu motak muga ditzake. Ekimen honek, berriz, lurraldearentzat berritzaileak eta garrantzitsuak diren proposamenei babesa ematea du helburu, haien tipologia eta jarduera eremuak edozein direla ere.

Horrek dakar, hain zuzen ere, aurkeztutako proposamenen garapen maila ezberdina.Hain berritzailea ez den baina oso garatuta dagoen proposamen batek kanpoan utz dezake berritzaileagoa eta interesgarriagoa izan arren hain aurreratuta ez dagoen beste ideia bat; horren jakitun izanik, epaimahaiak ez du alde batera utziko hain aurreratuta ez dauden proiektu horientzat bigarren aurkezpen itzuli bat egitea.

PROIEKTUAREN KUDEAKETA

Nori dagokio ideiaren/proiektuaren jabetza?

Ideiaren/proiektuaren jabetza proposamena aurkeztu duen/duten pertsonaren/pertsonen esku geratuko da. Hori bai, proiektua aurrera eramaterakoan, beste eragile batzuen lankidetza beharko da, helburu handiak izan behar baititu proiektuak, eta horrek prozesuan sortzen diren patenteen, prozesuen eta abarren jabetzak negoziatu beharra ekarriko luke.

Talde irabazlearen parte-hartzea proiektuaren kudeaketan eta garapenean.

Zalantza agertu da zein izango ote den ideia aurkezten duen/duten pertsonaren/pertsonen parte-hartzea hura gauzatzeari dagokionez (kasu honetan proposamena hurbilago dago ideia batetik proiektu batetik baino).

Gipuzkoa Berritzenen ustez, ideia garatu eta landu duen/duten pertsona/pertsonak proiektuaren arima dira (korronte baten arabera, ez dago berrikuntzarik, berritzaileak baizik); baldintza gisa jartzen da ideiaren bultzatzaileak proiektua gauzatzerakoan era aktiboan parte hartzea.

Konfidentzialtasuna eta aurkeztutako proiektuekiko konpetentzia eza.

Lehiaketa honek aukera ematen du pertsona fisikoek edo entitate txikiagoek helburu handiak dituzten proiektuak abian jartzeko. Ekimen honen berezitasuna babesa da, baina babes hori lortzeko, proposamena deskribatu eta aurkeztu beharra dago. Baliabide asko dituzten pertsonen/entitateen aurrean ideia bat aurkezteak beti sortzen du mesfidantza, eta, horregatik, funtsezkoa da gai hau argitzea.

Gure ustez, Gipuzkoa Berritzenen Zuzendaritza Batzordeko kideen artean konfiantza dago; epaimahaian parte hartuko duen haietako inork konfidentzialtasun baldintzak urratuko ez dituela pentsatzeko adinako konfiantza, alegia.

SARIA:

Sari bakar bat emango da?

Lehenago aipatu dugun bezala, ekimenak babesak lortu nahi ditu, proiektu berritzaileak bideragarriak izan daitezen. Ildo horretatik, aurkeztutakoen artean proiektu interesgarri bat baino gehiago egon daitezke; kasu horretan, proiektu bakarra izendatuko litzateke irabazle?

Behin eta berriro esan dugun bezala, aurrekaririk ez duen ekimen berria da; horregatik, zaila da jakitea honelako zenbat proiektu aurkeztuko diren lehiaketara.  Hasieran sari bakarra ematea aurreikusi da, baina ez da baztertzen beste sariren bat ere ematea, epaimahaiari egokia iruditzen bazaio.

Sariaren zenbateko zehatza

Lehiaketaren izenburuari erreparatuta, eta oinarriek zehaztutakoaren arabera, saria 40.000 eta proiektua aurrera eramateko laguntza izango denez, agian batzuek interpretatu dute finantza-sostenguan oinarrituko dela Gipuzkoa Berritzenen laguntza . Proiektua aurrera eramateko behar den diru kopuruaren parekoa, baldin eta zenbateko osoa 10 milioi euro baino gehiago ez bada.

40.000 €ko saria emango da; 10 milioi eslogana da, bilatzen ari garen proiektuaren tamaina erakusteko erabilitakoa, hain zuzen ere. Proiektu irabazleari eskainiko zaion babesa ez da finantza-sostengua izango, baizik eta enpresa handien eta erakundeen babesa, ateak irekitzeko, baliabide eta konpetentzia ezagatik aurki ditzakeen oztopoak gainditzen laguntzeko.

 

  • Parte hartu nahi?

  • Lehiaketa bat baino gehiago da...

    Topagunea

  • Agenda

    3. edizioaren aurkezpena
    The Ten Million Project ekimena ezagutzera eman nahi dugu ekitaldi honen bidez

    Gosari Bilerak
    Bilatzen ditugun moduko proiektuak, ez dira egunetik gauera agertzen, elkarlana eta garatzea eskatzen dute.

    Topagunea
    Ideiak ez dira zerutik erortzen, bilatu egin behar dira. Horretarako ideiak/aukerak sor daitezken lekuetatik hurbil egotea ezinbestekoa da.