
Azpimarratu nahiko genuke, The Ten Million Project lehiaketa bat baina askoz gehiago dela, saria egon badagoela, baina azken helburua, Gipuzkoan zeresana eman dezaketen elkarlanean buruturiko proiektu anbiziosoak ahalbidetzeko laguntza eskeintzea dela.
Beraz, irabazle izan ala ez, The Ten Million Project bat izateko baldintzak betetzen dituzten proiektuak aurrera ateratzen lagundu nahi ditugu eta horretan jarraituko dugu urte osoan zehar, aurtengo edizioan ez bada ere, datozen edizioetan irabazle izan daitezken proiektuak garatzen laguntzen.
Urriak 24: Proiektuen harrera
Aurtengo The ten Million Projecteko edizioari dagokion saria irabazteko 36 proposamen jaso ditugu. Mila esker guztioi. Orain epaimahaiaren txanda da, erabakitze prozesua martxan jarri da. Ezagutu epaimahaia.
Azaroak 7: Preselekzionaturiko proiektuen publikazioa
Aukeztutako 36 proposamenetik, 9 proiektu izan dira aukeratuak:
Azaroak 15: Proiektu finalisten publikazioa
Preselekzionatutako 9 proiektu horietatik 3 aukeratuko dira, hiru finalistak. Hona hemen finalisten lista:
Azaroak 18: Proiektu irabazlearen publikazioa
Hiru proiektu finalista horietako promotoreak auziaren aurrean beraien proiektua defendatu beharko dute, eta auziak egun horretan bertan irabazlearen izena emango du. Edizio hontako proiektu irabazlea Suka izan da.
Informazio gehiago proiektuei buruz hemen.
Azaroak 29: Berritzaileen Topaketan sari banaketa
Irabazleak bere saria Gipuzkoa Berritzenek urtero Berritzaileen Topaketa ospatzen duen ekitaldian jasoko du. Bertan Gipuzkoa Berritzenek lan taldeetan eta proiektuetan izan dituen aurrerapenak aurkezten ditu, baita sarearen barruan dauden pertsonen arteko harremanak sustatzea ere. Zurekin kontatzen dugu…