
The Ten million project, lehiaketa bat baina gehiago da…
Ekimen honek bilatzen duen proiektua, Gipuzkoa berrikuntzaren planoan kokatuko duen proiektua da, zeinak berarekin erlazioa (zuzena nahiz zeharkakoa) duten bestelako proiektuak eta ekintzak bultzatuko dituen eta ondoren aurkezten diren ezaugarriak dituen.
Proiektuak berritzailea behar du izan eta gizarteari balioa eskaintzeaz gain, ikusmira berri bat eskaini behar dio, ate berri bat ireki.
Proiektuak, hipotesi sendoetan oinarritutako negozio plan sinesgarri bat izan behar du atzean.
Gipuzkoako gizartearen kohesioa, ongizatea eta oreka (jasangarritasuna) areagotzen lagundu behar du.
Lanpostu berrien, aberastasunaren eta ezagutzaren sorrera bultzatu behar du Gipuzkoako lurraldean. Era berean, bere inguruan, zeharkako eta azpikontratatutako jarduerak sortu beharko ditu
Proiektuan eragile desberdinen (enpresak, ikerketa zentruak, unibertsitateak, finantza entitateak, etab.) eta hainbat kolektiboren partehartzea bultzatu eta baloratuko da
Jasangarria den proiektu bat izan behar da, bai bere sostengarritasunari dagokionean eta baita ingurugiroarekiko errespetuari dagokionean.
Beste inguru geografiko batzuetan aplikatu daitekeen eta gipuzkoako ekonomiaren gaitasunak indartuko dituen proiektu bat izan behar da
40.000 €ko diru saria eta… Gipuzkoa Berritzenek saritua suertatu den proiektua bultzatzeko bere esku dagoena egiteko konpromisoa hartzen du beregain. Era berean, saria ematen den egunetik urte beteko epearen barruan proiektuaren exekuzioan laguntza eskainiko du, hala nola, bazkide eta bestelako agenteen babesa lortzeko edo negozio plana egiteko adituen laguntza eskuratzeko. Aurrez aipaturiko urtebeteko epea luza daiteke baldin eta Gipuzkoa Berritzenek hala irizten badu.