Berriak

Amaitu da 3. edizioa

Nov 30, 2011
Iruzkin gabe
Amaitu berri den 3. edizio honetan, eta lehiaketaren irabazleak 3 izan diren arren, epaimahaiak aurkeztutako proiektuen maila azpimarratu nahi du, batez ere preselekzionaturiko proiektuak eta zer esanik ez finalera heldu diren 3 proiektuena.   Aurtengoan, proiektu irabazlea Suka izan da. Akzesitak jaso dituzten proiektuak Anateusk eta KBE izan dira. Jarraian, proiektu hauen inguruko informazioa.   SUKA   Suka proiektuan, egun, 5 partzuergo desberdinez osatua dago, goi mailako sukaldea eta kontsumitzaile finalaren hurbiltasuna jorratzen dituen enpresa bat bezela kokatzea jarraitzen dute. Plater osasuntsuak eta berritzaile-ez landuak, beharrezko argibide eta osagaiekin batera paketatuak eskaintzen dituzte.   Horretarako beharrezkoak diren gakoak:   • Lehengaiak, lurraldeko produktuak • I+G eta produktuaren garapena. • Fabrikazioa, kontserbazioa eta elikagaien manipulazioa. • Packaging-a • Irudiaren disenua eta komunikazioa. • Web saltokia (portal semantikoa) • Garraioa   Merkatu globalean kokatu eta trakzionatu nahi dituzten ekintzak.     ANATEUSK   Anateusk-ek erreferentzia internazionalean sortu nahi du eta baita animali erabilpenaren garapenaren buru izan pertsona zahar, haur, nagusi eta minusbalitasun pertsonei zuzendutako sozial-osasun programa ezberdinen laguntza elementu bezela..   Jokaera esparru plana prestatu dute, non lau arlo estrategiko eta ariketa nuklear bat ulertzen dituen; Plataforma zientifiko baten sorketa, disziplina berri baten espezialitatea eragiten laguntzen duena.   Ekintza berritzaile-soziala eta traktorea da, baina giza irabaziez gain, aktibitate ekonomikoari bultzada bat emango dio eta lanpostu ugari sortuko ditu ondorioz.   KBE KBE elkarlaneko kudeaketa eredu bat da, non eskariaren arabera berrikuntza organizazionalak eta teknologikoak batzen diren. Mugitzeko era berri bat zabaldu nahi du, ekonomikoagoa eta iraunkorragoa. Momenturarte, kirolaren esparrura mugatu da, baina etorkizunean esparru desberdinetara zabal daiteke.   Mugikortasun iraunkorraren esparruko lan filosofía bat da non pilotu bat egin ostean eta pilotu horren emaitzak beste esparru batzuetara eskalatzearen ariketa egin ostean, ekitaldien esparruetara adibidez, hurrengoa ondorioztatzen den: ibilbide berriak sor daitezke ibilgailuen %60a ezabatzea, 86.000 ibilgailuraino errepideetatik kentzea eta urtean CO2 igorpenen 400 tona baina gehiago murriztea ahalbidetuko luketenak.    

Gipuzkoa Berritzeko zein ildo aurrikusten dira?

Nov 7, 2011
Iruzkin gabe
Etorkizuneko Gipuzkoan, berrikuntzaren alorrean zeresanik izan dezaketen proiektu eta pertsonak identifikatu eta laguntzea da ekimen honen helburua. Aurtengo edizioan lortutako emaitzetatik abiatuta, gipuzkoarrek bere lurraldearen etorkizuna zein bidetatik joan daiteken islatzen duen mapa marraztu nahi izan dugu.   Argi ikusten da, mapa horretan gipuzkoarroi bereziki arduratzen edota interesa pizten dizkiguten zenbait gai daudela:     Era berean, banan banan aztertu ditugun jasotako 36 proiektu/ideia horietatik abiatuta, arlo guzti hoietan Gipuzkoa aberasteko biderik egon daitekela pentsatzen dugu eta horregatik, berritzaile, ekintzaile zareten guztiokin kontatu nahiko genuke gure sarea aberasteko eta etorkizuneko proiektuak amesten eta egi bihurtzen joateko.   The Ten Million Project lehiaketa bat baina gehiago da, elkarlanean proiektu interesgarri eta anbiziosoak martxan jartzeko gertutik laguntza eskaini nahi duen ekimen bat da eta ahal den neurrian horretan ahaleginduko gara.   Mila esker denoi  

Ezagutu epaimahaia

Nov 7, 2011
Iruzkin gabe
Izena Erakundea Jose Miguel Azkoitia Tecnalia Guillermo Dorronsoro IK4 Jose Ramon Guridi Javier Cáceres Ineustar Iñaki Ibarra LKS Agustin Eizagirre Agustin Iturrioz Ennera Jose Mari Usatorre Corporación Mondragon Gaizka Zulaika Gipuzkoa Berritzen Juan Mari Uzkudun Gipuzkoa Berritzen  

Zer da The ten million Project?

Jun 1, 2011
Iruzkin gabe
The Ten million project, lehiaketa bat baina gehiago da… Gipuzkoarentzat egitasmo berritzailerik hoberena aukeratu eta berau bultzatzeko sortutako ekimena.   Gipuzkoar gizartean, elkarlanean, anbizio eta konplexutasun handiko proiektuak aurrera eramanez ekintzailetasuna esperimentatzeko dagoen borondatearen termometroa da.   Gipuzkoako gizarteari, nolabaiteko konplexutasun maila duten proiektu berritzaileak aurrera eraman ahal izateko eskaini nahi zaion aukera/espazioa da, konplexutasun maila horrek (bai proiektua abiarazteko unean, bai inplementatzerakoan behar duen trataera bereziagatik) eskatzen dituen konpetentzi eta laguntza bereziak eskaintzen dituelarik.   Gizartearen esparru guztietan pentsamolde berritzailea bultzatzeko bide bat.   Gipuzkoa hobe bat eraikitzen lagun diezaguketen ideiak, 10 milioi euroko balioa duten ideiak azaleratu eta aurrera eramateko aukera ezin hobe bat.  
  • Parte hartu nahi?

  • Lehiaketa bat baino gehiago da...

    Topagunea

  • Agenda

    3. edizioaren aurkezpena
    The Ten Million Project ekimena ezagutzera eman nahi dugu ekitaldi honen bidez

    Gosari Bilerak
    Bilatzen ditugun moduko proiektuak, ez dira egunetik gauera agertzen, elkarlana eta garatzea eskatzen dute.

    Topagunea
    Ideiak ez dira zerutik erortzen, bilatu egin behar dira. Horretarako ideiak/aukerak sor daitezken lekuetatik hurbil egotea ezinbestekoa da.