
The Ten Million Projectek proiektu berritzaileak bilatzeaz gain, ekimen berritzaile bat izatea du helburu. Horregatik, zeharo desberdinak diren proiektuak eta sustatzaileak har ditzake bere baitan.
Horren adibide dira, aurreko edizioetan zehar jasotako proiektuak eta hauek defendatu dituzten sustatzaileak.
36 proposamen jaso ziren 3.edizio honetan, baina proposamen guztietatik 9 izan ziren preselekzionaturikoak.
9 proiektu hauetatik 3 izan ziren finalistak (KBE, Anateusk eta Suka), eta hauen promotoreek beraien proiektuak epaimahaiaren aurrean defendatu ondoren, epaimahaiak. Gipuzkoa Berritzenek Kursaalean egindako Berritzaileen Topaketan Suka proiektua irabazle bezela izendatu zuen. Dena den, Gipuzkoa Berritzenek accesit bat eman zien bai Anateusk eta bai KBE proiektuei.
Gipuzkoa Berritzeko zein ildo aurreikusten dira?
Proiektuen informazioa gehiagorako egin klik hemen.
Bigarren edizio honetan 25 izan ziren aurkeztu ziren proiektuak eta lehendabiziko edizioan egin zen moduan, oraingoan ere aurkeztutako proiektu guztien artetik finalista batzuk aukeratu ziren.Kasu honetan, 3 izan ziren finalistak (Design 4share, Movil eco eta Wattio).
Azkenean, ez zen diru saririk egon aurkeztutako proiektuek The Ten Million Proiekta izateko eskatzen ziren baldintza guztiak betetzen ez zituztelako.
Dena den, accésit bat eman zen eta proiektu finalista guztiei, beraien proiektuak etorkizunean The Ten Million Project bat izan zitezkela adieraziz, ideia aurrea eramateko Gipuzkoa Berritzeneko sareaz baliatzeko aukera eskaini zitzaien.
2008an jarri genuen martxan lehendabiziko aldiz ekimen hau eta leihaketa publiko egin genuenetik proiektuak aurkezteko eperarte denbora tarte txikia bazegoen ere, 27 proiektu aurkeztu ziren. Horietatik 4 izan ziren finalistak (Aplicanova, Daftek, Nesplora eta Prosumerlab) eta hauen promotoreek beraien proiektuak epaimahaiaren aurrean defendatzeko aukera izan zuten.
Izendatutako azkenengo bi proiektuen aldeko apustua egin zuen epaimahaiak Nesplora eta Prosumerlab izendatuz irabazle eta aipamen berezia hurrenez hurren.
Jarraian agertzen diren bideoetan, proiektu hauen promotoreen eskutik entzun ahal izango duzue The Ten Million Projectaren inguruan beraiek egiten duten balorazioa eta beraien proiektuaren inguruko laburpena.
Lehenengo edizioko irabazleak: NESPLORA
Lehenengo edizioko aipamen berezia: PROSUMERLAB